Gariza Produkzioak, filmak egiten dituen ekoiztetxea da. Gure lana, hitzak eta ideiak, irudi eta soinu bihurtzea da. Gure obsesioa, istorioak kontatzea.

Azken urteetako lanekin bideotxoa sortu dugu aurkezpen gisa, gure lanak erakusten duelako ondoen nortzuk garen. Gozatu gure lanaz, gozatu gutaz!

2011an sortu genuen ekoiztetxea eta lan talde ederra dugu gure proiektu propioak eta beste batzuenak aurrera eramateko. Filmak egiteko beharrezkoak diren alor bakoitzeko profesionalekin lan egiten dugu beti.

Honetaz gain, beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu: materialaren alokairua, beste enpresentzako bideoen produkzioa, aholkularitza eta komunikazio zerbitzuak eta ikastaroak besteak beste.

Gutaz gehiago jakin nahi baduzue hona hemen ekoiztetxearen inguruan hedabideetan esandakoa. Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan garizaprodukzioak@gmail.com helbide elektronikora idatziaz.